1963ko Ordainketa Berdintasun Legea (ingelesez: Equal Pay Act of 1963) AEBetako Lan Lege bat da, aurrez zegoen Lan Araudi Justuaren Legea eraldatu zuen, eta bere helburua gizonezko eta emakumezkoen arteko soldaten desoreka ezeztatzea izan zen. 1963ko ekainaren 10ean John F. Kennedy presidenteak Muga Berria programaren zati bezala sinatu zuen. Lege proiektua onartua izan ondoren, AEBetako Kongresuak sexu diskriminazioari buruz honakoa aldarrikatu zuen:
- Langileen osasuna eta eraginkortasunerako beharrezkoak diren soldata eta bizi kalitaterako kaltegarria da.
- Eskuragarri dauden lan baliabideen erabilgarritasun osoa galeraztean du.
- Lan gatazkak sortarazten ditu, horrek merkataritzan eragina izan, kaltetu eta oztopatzen du.
- Merkataritza eta merkatal fluxu askea kaltetzen ditu.
- Lehia desleial metodo bat da.
Kanpo estekak