1945eko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 5. edizioa izan zen, bi urte ospatu gabe egon ondoren berriz ospatu zelarik. 1945eko maiatzak 10 eta 31 bitartean ospatu zen, 19 etapatan banatutako 3803 kilometroko ibilbidea eginez. Madrilen hasi eta amaitu zen.
Probaren antolakuntzaren ardura Ya egunkariaren eskuetara pasa zen, ordurarte antolaketaren ardura zuen Informaciones egunkariaren ordezkoa hartuz.
52k hasi eta 26k amaitu zuten proba.
Garailea izan zen Delio Rodríguezek proba, batez beste, 28,018 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Sailkapen nagusiko liderra maillot gorri batekin bereiztera pasa zen, aurreko edizioan erabilitako maillot laranjaren ordez, hain zuzen ere, 1937ko Espainiako Itzulian sailkapeneko azkena bereizteko erabilitako kolorea.
1945eko Espainiako Itzuliaren kronika
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Espainiako Itzulia bere ohiko urte garaian ospatu zen, 1941etik bertan behera utzia zegoen Italiako Giroaren garaia hartuz. Madriletik abiatu zen maiatzak 10ean eta bertan amaitu zen maiatzak 31n, 19 etapatan banatutako 3803 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Espainiako ia probintzia guztietatik igaro zen, Galizia izan ezik, hain zuzen ere, edizio honetako garailea jaio zen tokia.
Pelotoian, 52 txirrindularik osatutakoa, 6 atzerritar baino ez zeuden, guztiak portugaldarrak eta ez oso kalitate onekoak, João Rebelo izan ezik, eskalatzaile bikaina zena. Prentsak faborito bezala Julián Berrendero "beltza" jotzen zuen, baina lehen aldiz Delio Rodríguez bere bi anaiak ziren Emilio eta Pastorrekin batera zegoela ere nabarmentzen zuen, talde indartsu baten barnean, Manserano Kirol Elkartean. Arreta pizten zuen, baita ere, Otxandion jaiotako Dalmacio Langarika gazte lirainak, oso lehiakorra zena, baita errodadore eta eskalatzaile bikaina ere.
212 kilometroko luzera izan zuen Madril eta Salamanka arteko lehen etapak 1942ko errepikapen bat zirudien, Julián Berrenderoren nagusitasuna ikusita. Truebak Alto de los Leones mendatean jotako eraso baten ondoren Berrenderok José Gándara eta Rebelorekin batera erantzun zuen. Jeitsieran, portugaldarra bakarrik joan zen, bere abantaila, helmugarako 20 kilometro falta zirela 3 minutura handituz, baina alboko haizeak asko moteldu zuen eta Berrenderok, Langarikak, Gimenok, Capok eta Gualek harrapatu egin zuten, eta Salamancan, Berrenderok esprintean irabazi zuen, bonifikazioekin, Delio Rodríguezekiko sei minutu baino gehiagoko abantaila lortuz.
Bigarren etapan, Salamanca eta Cáceres artean, euri fin baten pean eta oso kaltetutako errepide batekin, irten eta gutxira Rebelo, Olmos, Bailon, Montes eta Deliok ihes egin zuten. Handik gutxira talde honetatik Montes eta Rebelo atzean geratu ziren zulatu banaren ondorioz, eta Olmos katea apurtu zitzaiolako. Delio eta Bailon bakarrik doaz, eta Bejarko mendatea pelotoiarekiko 2 minutu eta 43 segunduko abantailarekin igarotzen dute. Jeitsiera amaitu ondoren, euren abantaila handitu egin zen pelotoiaren ganoragabekeriaren ondorioz, eta, ordutik aurrera, bikote honen abantaila 35 minuturaino igo zen Plasenciara iritsitakoan. Helmugarako 30 kilometro baino falta ez zirenean, Bailon leher eginda geratu zen eta Deliok bakarrik jarraitu zuen etapa irabaziz eta Bailoni 15 minutu eta pelotoiari 30 minutuko abantaila ateraz. Hala, Deliok edizio hau bigarren etapatik irabazi zuen, eta Berrendero Rebelo mendiko sailkapenean garaitzen zentratu zen, bere helburua lortuz, sailkapen nagusian bigarren postuan ere amaituz, Deliogandik 15 minutura.
Etapak
Sailkapenak
Lau sailkapen jokatu ziren. Ordurarte ohikoak ziren nagusia, mendikoa eta taldekako sailkapenei puntukakoa gehitu zitzaien. Honakoak izan ziren emaitzak:
Kanpo estekak