1923ko Txinatarren Migrazio Legea

1923ko Txinatarren Migrazio Legea
MotaCanadian federal act of Parliament (en) Itzuli
Data1923
HerrialdeaKanada

1923ko Txinatarren Migrazio Legea, baita ere Txinatar Esklusio Legea, Kanadako Parlamentuak onartutako legea izan zen. William Lyon Mackenzie King Kanadako Alderdi Liberaleko lehen ministroaren gobernuak onartu zuen, Kanadara txinatarren migrazioa ia guztiz debekatuz[1][2]. Nazio gehienetako migrazioa nolabait kontrolatzen bazen ere, Txinatik zetozen migratzaileak izan ziren guztiz debekatu ziren bakarrak.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Kanadak Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu ostean legea bertan behera utzi zen, 1947ko urtarrilaren 1ean 1946ko Kanadako Hiritartasun Legea onartu ostean. Hala ere, 1962ra arte ez zen berriro hasi txinatar migrazioa modu arautu batean, eta 1967an puntuetan oinarritutako migrazioari ekin zitzaion[3].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Stoke, Harold W.. (1933-10). «Some Problems of Canadian Federalism» American Political Science Review 27 (5): 804–811.  doi:10.2307/1946903. ISSN 1537-5943. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  2. «Chinese Immigration Act, 1923 | Canadian Museum of Immigration at Pier 21» pier21.ca (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  3. Ng, Wing Chung. (1999). The Chinese in Vancouver, 1945-1980 : the pursuit of identity and power. UBC Press ISBN 978-0-7748-5223-4. PMC 758649712. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!