13/13 Sumarioa Espainiako Auzitegi Nazionalak zuzendutako prozesu judizial bat da, euskal presoen abokatuak edo preso horien elkartasun sareetan ibilitako zazpi pertsona epaitu dituena. Prozesuaren abiapuntua Guardia Zibilak Bilbon eta Donostian egindako atxiloketa eta miaketa batzuk izan ziren. Epaiketa 2021ekouztailaren 12an hasi zen[1] eta 2022ko martxoaren 31n sententzia eman zen, lau euskal auzipeturi zazpi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak ezarriz eta beste hirurak absolbituz. Alfonso Zenon defentsako abokatuak irekita utzi zuen helegitea aurkezteko aukera. Sumarioak Ángela Murillo magistratua izan zuen epaimahaiburu, Carmen Paloma Gonzalez eta Juan Francisco Martel epaileek lagundurik.
Auzipetu batek baino gehiagok torturak salatu zituzten, testigantza gogorrak emanez, eta tortura horiek egiaztatuak izan ziren Istanbul Protokoloaren arabera. Bestalde, Demokrazia eta Giza Eskubideen Aldeko Europako Abokatuen Elkarteak (ELDHk) prozesua bertan behera uzteko erreklamatu zuen, prozeduran askotariko irregularitateak atzeman ondoren eta berme judizialak urratu zirela argudiatuta. Zuzenbideko ehun profesionalek baino gehiagok prozesuko irrigulartasunak salatzeko adierazpen bat plazaratu zuten. Prozesuan, Juan Mari Jauregi auzipetua eta Egia auzoko militante donostiarra hil zen gaitz baten ondorioz.
11/13 Makrosumarioko gertaerak
2014ko urtarrilaren 8an, Guardia Zibilak Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta beste zazpi pertsona atxilotu zituen, euskal presoekin ETAko ordezkari lanak egiten zituztelako akusaziopean. Atxiloaldiaren ondoren, espetxeratuak izan ziren.[2] 2013tik, 46 lagun atxilotu zituzten 2016ko urtarril arte euskal presoen aldeko elkartasunagatik.
Zuluetak eta Enparantzak erabateko bakartze baldintza gogorretan izan ziren espetxeratuak, salbuespenekoak ziren neurrien arabera, beste presoekin harremanik izateko aukerarik gabe, artean ere espetxealdi prebentiboan izan arren. Maider Alustiza Jon Enparantzaren emazteak 500 eguneko erabateko bakartze egoera horren azalpen xehea eman zuen.
Une batean, fiskalak Zulueta eta Enparantzaren patua epaileek ez, baizik eta "ministroek" erabakiko zutela ere adierazi zuen.[3] Alfonso Zenon haien abokatuak legez kanpokotzat jo zuen haien egoera 2014ko apirilean.[2] Urte bereko Guardia Zibilaren interbentzioak, haren miaketek eta atxiloketek instrukzio bati eta 11/13 Makrosumarioari eman zioten hasiera. Bost ekinbide judizial bildu ziren 11/13 Makrosumario bakarrean:[4] Herrira, Bitartekariak, Abokatuak, Jaiki Hadi eta Etxerat.[5]
Epaiketa
Auziaren oinarriak
Hego Euskal Herriko hainbat pertsonaren kontra ETArekin lotura izatea egotzita hasitako prozesu judiziala da. Epailearen aurreko ikustaldiak Espainiako Auzitegi Nazionalean 2021eko uztailean hasi arren, prozesuak 2010eko apirilean egindako atxiloketa batzuetan du abiapuntua. Une horretan, hainbat pertsona atxilotu zituzten Grande-Marlaska epailearen agindupean, ETA eta presoen arteko lotura lana egitea leporaturik. Batzuk aske geratu ziren epaitegian aurkeztearen trukean; beste batzuk espetxea saihestu zezaketen 12.000 eta 30.000 euroko fidantzak ordaintzearen baldintzapean. Epaileak beste bost akusatu espetxeratzea agindu zuen.[6]
Sumarioak Ángela Murillo du epaile. Akusatuen erruztapena Guardia Zibilaren beraren txostenetan oinarritzen da. Epaiketaren bigarren saioan 2021eko uztailaren 14an, akusatuek tortura lekukotzak eman eta salatu zituzten.[7] 13/13 Sumarioan, zazpi abokatu epaitu ziren: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain, Julen Zelarain, Iker Sarriegi, Saioa Agirre eta Nerea Redondo. Juan Mari Jauregi, abokatu izan gabe ere, auzipetuta zegoen; hala ere, ez zen epaitua izan, osasun arazoak zirela tarteko;[8] 2021eko irailean, Jauregi, atxiloketan torturak salatu zituena, gaitz batek jota hil zen.[9] Guztiek ukatu zuten delako Halboka egiturarekin edo ETArekin harremanik izatea. Fiskaltzak 12 urte bana eskatzen ditu Zulueta eta Enparantzarentzat; gainerakoentzat, berriz, 7 urtetik 10era eskatu zituen,[10] guztira, 77 urte.[11]
Grande Marlaska egungo Espainiako barne ministroak agindutako polizia operazio batean atxilotu zituzten akusatuak. Guardia Zibilak ikerketa 2008ko maiatzaren 20an egin sarekada batean Lopez Peñari atzemandako paperen ondorioz hasi zela azaldu du; harekin batera beste pertsona batzuk atxilotu zituzten. Guardia Zibilak 120.000 dokumentu atzeman zituen. Guardia Zibileko poliziek adierazi dutenez, auzipetuek Halboka izeneko egitura batean parte hartzen zuten, aktibo zegoena, eta ETAren "fronte juridiko" batez hitz egin zuten, ustez erakundearen aldeko abokatuek osatua.[8]
Bilakaera
Uztaileko ikustaldiak
Lopez Peñaren paperez gain, prozesuaren abiapuntua CNIren interbentzioa da. Guardia Zibileko agenteak 2021eko uztailaren 14an adierazi zuenez, Guardia Zibilak informazio bat eskatzen zion CNIri, eta Espainiako Zerbitzu Sekretu horiek kidego armatuko talde horri pasarte jakin bat edo agiri zati bat bidaltzen zion, eta ez osorik; prozedura horrek ez zuen kontrol judizialik.[12] Hala Ángela Murillo epaimahaiburuak nola defentsak kexua agertu zuten Guardia Zibileko agenteak lekuko gisa deklaratu ordez peritua balitz bezala deklaratu duela.[13]
Agente horrek segurtatu zuen bera zela txostenaren egilea, baina bera ez zela miaketan egon, eta bidaltzen zioten informazioen arabera ondu zuela; defentsak, Jone Goirizelaia abokatuaren ardurapean, gaineratu zuen agentea egon ez zen miaketa bateko lekuko lana egiten ari zela.[13] Bigarren agente batek Arantza Zulueta eta Zuriarrainen bulegoaren eta etxebizitzen miaketetan parte hartu zuen eta, horien lekukotza eman zuen, aurkitu eta atzemandako materialari buruz hainbat xehetasun aletuz. Adierazi zuenez, haien bulego eta etxeen miaketan arraroa iruditu zitzaion gailu informatiko batzuk tokiz kanpo aurkitu izana, adibidez, koadro baten atzealdean edo komuneko kutxa batean.[13]
Iraileko ikustaldiak
2021eko irailaren 8an, berriz hasi ziren epaiketako ikustaldiak. Domingo Arizmendi Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko orduko dekanoak adierazi zuen deitu egin ziotela Hernaniko abokatuen bulego batean miaketak egitekoak zirela jakinarazteko. Arreta deitu zion poliziak oso toki jakinetan miatzen zuela. Lekuko batek ere deklaratu zuen, azalduz miaketak baino hiru egun lehenago mugimendu arraroak sumatu zituela, eta Guardia Zibila, aldameneko zuhaitz bat zulatu eta gero, bulego horretako ate parean aritu zirela luzaro zulatzeko makina batekin.[14] Ramon Lasagabasterrek ere hitz egin zuen. 2010ean Bizkaiko Abokatuen Elkargoko kidea zen, eta Arantza Zulueta eta Naia Zurriarain letraduen bulegoetako miaketetan egon zen, Bilbon eginikoan. Iristean atea zigilatuta zegoela gogoratu zuen, baina aurrez «behartuta». Eta gaineratu zuen: «Sekretu profesionala urratu zen». Epaiketa batzuetako dokumentuak eraman zituztela azaldu zuen, miaketarekin «zerikusirik ez» zutenak.[14]
Irailaren 23an, 13/13 auziko epaiketak Espainiako Auzitegi Nazionalean jarraitu zuen, eta datek, txostenek, artxiboek zein izenek jarri zuten hizpidea. Guardia zibilek hitz egin zuten berriro, Alfontso Zenon eta Aiert Larrarte abokatuen galderei erantzunez, eta ondotik defentsak eskaturiko bi peritu informatikok hartu zuten hitza. Zenonek eta Larrartek guardia zibilei galdegin zieten ea nola lotzen dituzten Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi auzipetuen izenak ezizen batzuekin, eta polizien askotariko kontraesan eta zehaztasun faltak azaleratu zituzten abokatuek.[15]
Guardia zibiletako batek adierazi zuen, adibidez, Zulueta ezizen batekin lotzen zutela, zeina deitua baitzegoen Parisen 2010eko urtarrilaren 15ean eginen zen bilera batera joateko. Zuluetak Miarritzetik (Lapurdi) Parisera joateko hegazkin txartel bat hartu zuen egun batzuk lehenagorako, baina guardia zibilak onartu zuen ez zutela Zulueta bilera horretara joan zelako frogarik: «Uste dugu zita horretara joateko zela hegazkin txartela, baina zita horretan egon zenik ezin dugu esan, ezta egin zenik ere».[15] Enparantza abokatuaren Hernaniko (Gipuzkoa) bulegoko esku idorgailu batean zegoen zulo batez mintzatu ziren guardia zibilak, halaber. Haien hitzetan, han atzeman zituzten ustez abokatuek euskal presoekin komunikatzeko erabiltzen zituzten mezuak. Zenonek guardia zibilei galdetu zien ea nola zekiten Enparantzak zulo horren berri zuela: «Ezin dugu esan edukia ezagutzen zuenik. Baina bazekien, noski, hor zegoela: esku lehorgailuak ez zuen funtzionatzen».[16]
Enparantzaren etxean atzemandako Zutabe aldizkariez ere galdetu zien Zenonek: ea nola dakiten harenak zirela. Erantzuna: «Atzemandako beste gauzekin testuinguruan jarrita, bazitekeen pertsona horrek argitalpen horiek erabiltzea». Informatikan adituak diren defentsaren perituek deklaratu zuten ondotik, eta informazioa falta zutela nabarmendu zuten. Zehazki, frogetako bat: «Ez dugu eskuratu, eta ez dugu atzeman ebidentzien artxiboan». Jone Goirizelaia abokatuaren galderei erantzunez adierazi zuten, beraz, ezin zutela baieztatu informazio hori «existitzen» denik. Defentsak ikerketan parte hartu zuten agenteek lekuko gisa agertzea eskatu zuten, baina Murillo epaileak errefusatu egin zuen hori; ez zen agente horien nondik norakorik aurkitu. Hain zuzen, defentsak erabakigarritzat jotzen zuen haien lekukotza, haiek prestatu baitzuten Halboka delako txostena.[17] Gabezia hori dela eta, defentsak berriz eskatu zuen epaiketa bertan behera uztea. Ikustaldiak irail amaieran bukatzea aurreikusi bazen ere, Angela Murillo epaileak atzeratu egin zituen.[16] Epaiketa urriaren 29an zen segitzekoa.[18]
Urriko eta azaroko bilakaera
2021eko urriaren 28an, Paz Esteban Lopez CNIko zuzendariak uko egin zion deklaratzeari, Valentin Diaz Blanco Guardia Zibileko jeneral buruak egindako eskaerari erantzunez: ezin ziola 13/13 auziko atxiloketan eta miaketetan «ustez» parte hartu zuten CNIko kideei buruzko informaziorik eman, legeak ez omen ziolako baimentzen. Defentsak uste izan zuen «erabat beharrezkoa» zela CNIko kideek 13/13 auziko epaiketan testigu gisa deklaratzea, eta hori gertatu ahal izateko «ahal zuen guztia» egiteko eskatu zioten Angela Murillo epaileari. Epaiketan lekuko eta peritu gisa deklaratu duten hainbat guardia zibilek, izan ere, onartu zuten CNIko kideek 13/13 auziko Polizia operazioan eta ikerketan parte hartu zutela.[19][20]
Hargatik, hurrengo egunean, fiskalak berretsi egin zuen bere zigor eskaera: 7 eta 19 urte arteko espetxe zigorra Arantza Zuluetaren eta ETAko presoen beste bost abokaturen kontra, egotziz erakunde armatuaren beso juridikoa osatzen zutela.[21] Zulueta eta Enparantza ETAko «buru» jo zituen, Sarriegi eta Zuriarrain, «kide», eta Redondori eta Agirreri «laguntzaile» izatea leporatu zien. Aldiz, José Perals fiskalak eta AVT eta Dignidad y Justicia taldeetako akusazio partikularrek erabaki zuten Julen Zelarainen aurkako akusazioei uko egitea. Fiskal horren ustez, «ETA ez da desagertu».[22][oh 1] Defentsek berretsi zuten ez zela argitu CNIk izan zuen rola, eta epaiketa baliogabetzea eskatu zuten, irregularitateak gertatu zirelakoan.[23]
Auziaren epaia
2022ko martxoaren 31n, Espainiako Auzitegi Nazionalak sumarioaren epaia eman zuen, 549 orrialdekoa.[24] Bertan, espetxe zigorrak zehaztu zizkieten lau auzipeturi, eta beste hiru absolbitu.[25]
Zigorrak
Arantza Zuluetak jaso zuen zigorrik gogorrena: lau urteko zigor bat «erakunde terroristako kide» izateagatik, eta hiru urte eta sei hilabeteko bertze bat «armak eta lehergaiak edukitzeagatik». Guztira, beraz, zazpi urte eta sei hilabeteko zigorra. Jon Enparantzari lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Naia Zuriarraini hiru urte eta sei hilabetekoa, eta Iker Sarriegiri hiru urte eta egun batekoa: «erakunde terroristako kide» izatea leporatu zieten hirurei. Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuenez, atzerapenengatiko aringarria onartu zieten. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo auzipetuak, berriz, absolbitu egin zituen auzitegiak. Zelarainen akusazioak joan den urrian erretiratu zituen fiskalak, eta Agirreri eta Redondori ETAren «laguntzaile» izatea leporatua zieten —ez «kide» izatea—. Guziz libre geratu ziren hirurak.[25]
Sententzia betearazteko, aurretik behin-behinean auzi horretan betetako kartzela zigorrak kendu behar zizkieten ordu arte jasotako espetxe urteei, eta ikusteke geratu zen bertzelako auziengatik betetakoak ere kontuan hartuko ote zizkieten. Alfonso Zenon defentsako abokatuak Berria egunkariari jakinarazi zionez, nolanahi ere, epaia ez zen artean irmoa, eta zabalik geratu zen helegitea jartzeko aukera. Zigortutako auzipetuek ez zuten espero espetxeratzerik.[25]
Arrazoibidea
Sententziaren 549 orrietan, dokumentuak zehazten zuen auzipetuek zein «funtzio» zuten Halboka egituran, «zeinak kartzeletako frontea ordezkatu baitzuen». Epaileen arabera, «ETA talde terroristan erabat integratuta» zegoen delako Halboka egitura. Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez eta Juan Francisco Martel magistratuen arrazoibidean, Halboka egituraren barnean «fronte juridikoa» zegoen, abokatuek horretan parte hartzen zuten, eta «ETAko kideen defentsa juridikoa» egitetik harago abokatuek «lotura» egiten zuten presoen eta ETAren zuzendaritzaren artean: «Erakunde terroristaren ildoak transmititzen zizkieten».[25]
Sententziaren arabera, halaber, zigorturiko abokatuek «ETAren alde» lan egiten zuten Bilboko eta Hernaniko (Gipuzkoa) abokatuen bulegoetatik: «Norberak bere gaitasun profesionaletatik, [...] euren zerbitzuak talde terroristaren esanetara jarri zituzten; haien kokalekuetatik enkarguak bidali eta jasotzen zituzten, eta pertsonalki zuten harremana talde terroristako kide aktibo eta buruekin, askatasunez gabetutako euren afiliatuen ezagutza hobea lortzeko, horrekin euren konfiantza lortzeko, talde terroristarekin [...] estuki loturik segitzeko helburuarekin».[25]
Epaileek gaineratu zuten auzipetuek «ekintza eta helburu posibleak identifikatu eta seinalatzen» zituztela, eta «iraultza zerga biltzen laguntzen» zutela. Sententziaren arabera, aipaturiko delituak «egiaztatuta» gelditu ziren epaiketan aurkezturiko frogekin: bertzeak bertze akusatuen deklarazioak, Guardia Zibilaren lekukotzak, perituen txostenak eta «bereziki» miaketetan atzemandako dokumentu informatikoak aipatu zituzten —CNI Espainiako zerbitzu sekretuek parte hartu zuten horien desenkriptazioan—.[25]
Horiek kontuan hartuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren zigor salako epaileek ondorioztatu zuten zigorturiko lau abokatuen jarduerak bat egiten zuela «erakunde terroristako kide» izatearen delituarekin, «agerian gelditu» baitzen «laurek parte hartzen zutela erakunde terrorista horren helburuetan eta hartan militatzen zutela; ez zuzenean indarkeriazko ekintzak eginda, baizik eta askatasunik gabeko militanteen iraunkortasunean eta kohesioan lagunduta, bere garaian pertsona eta jabetzen aurkako ekintza ilegalak egiteko edo egiten saiatzeko babesa eman zien erakunde kriminalera lotuta segi zezaten».
Sententziak bere egin zuen epaiketan fiskalak defendatutako tesia. Epaileek frogatzat jo zituzten miaketetan atzemandako dokumentuak, erakusten zutelakoan «ETAren helburuekin bat egiten zuen jarduera bat» zutela, «mezuak kohesionatzeko eta ikerketapean, epaiketaren zain edo sententziak betearazten zeuden militanteak eta militante ohiak kontrolatzeko».[25] Magistratuek gutxietsi egin zuten CNIren parte-hartzea, ustezko delitu jarduera egiaztatzeko ekintzetan huts-hutsean alde teknikoan inplikatu zelakoan.[26] Bestalde, tortura kontakizunak eta kolpeak zein irainak jaso zituztela kontuan hartu arren eta salatzaileek trauma osteko estresa eta hainbat nahasmendu zituztela onartu arren, sententziak ez zituen egiaztatutzat hartu torturak.[26]
Balorazioa eta erreakzioak
Sententzia emandakoan, Aiert Larrarte, Jone Goirizelaia eta Alfonso Zenon akusatuen abokatuek epai horren balorazioa egin zuten, eta adierazi zuten epaiak «CNIren parte hartze iluna, torturak, miaketa irregularrak eta non bis in idem printzipioaren urratzea» balioztatzen zituela. Iragarri zuten helegitea aurkeztuko zutela Espainiako Auzitegi Gorenean.[27]
LAB sindikatua izan zen lehena sententziari buruzko balorazio bat egiten, adieraziz «sententzia batzuk idatzita» daudela «epaiketa hasi baino lehen, eta 13/13 Sumarioa da horietako bat». Gerora defentsako abokatuek egin bezala non bis in idem printzipioaren urraketa salatu zuen, baita bidean gertatu «torturak eta atxilotuei egin sexu erasoak» ere. Euskal gatazkaren ondorioak konpontzeko ausardia ere erreklamatu zuten, baita demokraziaren premia aldeztu ere.[28]
Bestalde, Etxerat euskal presoen elkarteak ere sententzia kritikatu zuen astakeria deituz, eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak gatazkaren konponbiderako zubiak hausteko ahalegina ikusi zuen. Sare mugimenduak plazaratu bideo batean, beste erakunde batzuek kritikatu puntu batzuez gain, salatu egin zuen epaimahaiak «berriz ere "Dena da ETA"ren argumentu guztiz bidegabera» jotzea.[28]
Elkartasuna
Epaiketaren hasiera data ezagututa, herrietan eta hirietan jendea epaiketaren aurkako erantzuna antolatzen hasi zen, baita auzipetuei elkartasuna eta babesa adierazteko ekitaldiak ere. 2021eko ekainaren 26an eserialdia egin zuten Donostiako Egia kalean eta, epaiketa hasi baino bi egun lehenago, uztailaren 10ean, Donostian eta Bilbon manifestazioak egin zituzten.
Epaiketa irailean zen amaitzekoa, eta uztail erdialdean epaiketaren kritikariek iragarri zuten irailaren 12. egunean manifestazio bat egingo zela Donostian, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.[1] baita hala egin ere ehunka pertsonen partaidetzaz.[29] Bertan, Julen Zelarain auzipetuak salatu zuen "erakunde publiko eta alderdi gehienak izaten ari diren jarrera", bereziki nabarmenduz tortura lekukotzei buruz agertu zuten isiltasuna, eta Juan Mari Jauregi ekarri zuen gogora ere.[30]2021eko irailaren hasieran, ekitaldi bat egin zen Zornotzan Saioa Agirreri elkartasuna adierazi eta tortura salatzeko.[31]
Sententzia eman eta egun batzuetara, haren kontrako eta kondenatuen aldeko manifestazioa deia egin zen apirilaren 11rako Donostian eta Bilbon, baita milaka pertsonaren parte-hartzea inguratu ere. "Dena da ETA" doktrina salatu zuten bertan, auzipetuei elkartasuna adierazi, eta Juan Mari Jauregi gogoratu. Epaiaren krudelkeria nabarmendu zuten.[32]
Prozesuaren kritikak
2021eko ekainean, 13/13 sumarioan akordioa sinatzeko eskatu zien Foro Sozialak alde guztiei, eta ohartarazi zuen 13/13 sumarioko epaiketak «eragin negatiboa» izan zezakeela bizikidetza demokratikoan.[33]EH BildukoJulen Arzuagak"Dena da ETA" doktrina juridiko-politikoaren 25 urteko ibilbidearen azken ataltzat jo zuen 13/13 sumarioa, baita politikotzat jo ere, eta larria iritzi zion ETAk sueten iraunkor mugagabea deklaratu eta 10 urtera akusazio gogor hauek aurkeztea.[34] Uztailaren 10ean, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiak epaiketaren kontra agertu ziren adierazpen baten bidez: Sumarioa «denboraz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi zuten, eta «salbuespenezko legediaren aurka» zeudela berretsi.[35]
Prozesuaren azken etapan, zuzenbideko ehun profesionalek baino gehiagok, tartean zirela bost katedradun, adierazpen bat sinatu zuten, nabarmenduz "gehiago dirudiela beste garaietako sumario bat" eta gogora ekarriz bertan torturak salatu zirela eta defentsa eskubiderako bermeak urratu zirela, eta CNIk ugari parte hartu zuela, baina haien interbentzioko agirietan tatxoi ugariko pasarteak aurkeztu zituztela.[36]
2021eko uztailaren 19an, Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak (ELDHk) irregularitateak egiaztatu ahal izan zituen epaiketan, hala nola Bilbo eta Donostiako abokatuen bulegoko polizia miaketetako berme falta. Ondorioz, bere kezka azaldu zuen; prozesua bertan behera geratzeko ere erreklamatu zuen.[37] Azaldu zuenez, "Turkian bezala, haien bezeroak ordezkatzeagatik auzipetu eta prozesatu dituzte defentsako abokatuak", Bilbo eta Donostiako bulegoetako Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegiri erreferentzia eginez.[38]
Elkarteak gaineratu zuen sekretu profesionala urratu zela miaketa horietan, 2010eko apirilean gertatuak,[38] adierazi ere "Espainiak sistematikoki urratzen ditu[ela] abokatuen rolaren oinarrizko printzipioak", haien lana egiten uzten ez zielakoan.[37] Euskal Herriko bi psikologok Saioa Agirre eta Naia Zuriarrainen tortura salaketak egiaztatu eta balioztatu zituzten 2021eko irailaren 27an argitaratu txostenean, Istanbulgo Protokoloaren arabera egiaztapen azterketa egin ondoren.[18]
Oharrak
↑Perals fiskala ezagun egin zen Altsasu auzian bere adierazpen gordinengatik, mami politiko handikoak.
1980 South Korean military coup that installed Chun Doo-hwan This article may require copy editing for grammar, style, cohesion, tone, or spelling. You can assist by editing it. (October 2023) (Learn how and when to remove this template message) Part of a series on the History of South Korea Preludes to Division 1910–48 Japanese rule 1910–45 Korean Provisional Government 1919–48 People's Republic of Korea 1945–46 USAMGIK 1945–48 First Republic 1948–60 Korea...
Dinding beton pracetak di sebuah rumah yang sedang dibangun Beton pracetak adalah produk konstruksi yang dibuat dengan cara mencetak beton dalam sebuah cetakan yang dapat digunakan kembali. Beton tersebut kemudian menjalani perawatan (curing) di lingkungan terkontrol dan dikirimkan menuju lokasi konstruksi. Dengan kata lain, beton dicetak di lokasi yang berbeda dengan lokasi konstruksi, seperti metode cast-in-situ. Beton pracetak digunakan di dinding eksterior dan interior. Produksi beton pra...
Chris Candido Personalia Geburtstag 21. März 1972 Geburtsort Spring Lake, New Jersey Sterbedatum 28. April 2005 Sterbeort Matawan, New Jersey Karriereinformationen Ringname(n) SkipChris Candido Namenszusätze Hard KnoxMr. CharismaMr. 'No Gimmicks Needed' Körpergröße 173 cm Kampfgewicht 102 kg Angekündigt aus Spring Lake, New Jersey Trainiert von Chuck Richards Chris Candido, auch bekannt als Skip (* 21. März 1972 in Spring Lake, New Jersey; † 28. April 2005 in Matawan, New Jersey) war...
Irish brewer and philanthropist Not to be confused with Benjamin Guinness, 3rd Earl of Iveagh. Benjamin Guinness Sir Benjamin Lee Guinness, 1st Baronet (1 November 1798 – 19 May 1868) was an Irish brewer and philanthropist. Brewer Born in Dublin, he was the third son of the second Arthur Guinness (1768–1855), and his wife Anne Lee, and a grandson of the first Arthur (1725–1803), who had bought the St. James's Gate Brewery in 1759. He joined his father in the business in his late teens, ...
Torneo de la FFBP 2022Torneo Interprovincial de Primera División 2022Datos generalesSede Buenos Aires y La Pampa ArgentinaFecha de inicio 27 de abrilFecha de cierre 9 de julioEdición IIIPalmarésCampeón El Linqueño (2.° título)Subcampeón Embajadores de OlavarríaDatos estadísticosParticipantes 42 equiposClasificación a otros torneos Torneo Regional Federal Amateur 2022 Embajadores de Olavarría San Lorenzo de Villa Castells[nota 1] Cronología Torneo de la Federación 2021 Tor...
Species of true bug You can help expand this article with text translated from the corresponding article in German. (July 2019) Click [show] for important translation instructions. View a machine-translated version of the German article. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into t...
1939 American historical romantic drama film directed by Michael Curtiz The Private Lives of Elizabeth and EssexTheatrical release posterDirected byMichael CurtizScreenplay by Norman Reilly Raine Aeneas MacKenzie Based onElizabeth the Queen1930 playby Maxwell AndersonProduced byHal B. WallisStarring Bette Davis Errol Flynn Olivia de Havilland CinematographySol PolitoEdited byOwen MarksMusic byErich Wolfgang KorngoldProductioncompanyWarner Bros. PicturesDistributed byWarner Bros. PicturesRelea...
Притисько-Микільська вулицяКиїв Місцевість ПоділРайон ПодільськийНазва на честь церкви Миколи ПритискаКолишні назви Георгія ЛівераЗагальні відомостіПротяжність 310 мКоординати початку 50°27′47″ пн. ш. 30°31′01″ сх. д. / 50.463056° пн. ш. 30.517083° сх. д...
لمعانٍ أخرى، طالع محمد هاشم (توضيح). محمد هاشم معلومات شخصية الميلاد 5 مايو 1966 (العمر 57 سنة) بغداد الجنسية العراق الأولاد هاشم، فاطمة الحياة العملية المهنة ممثل و مقدم برنامج سنوات النشاط 1998-ما زال المواقع السينما.كوم صفحته على موقع السينما تعديل مصدري - تعديل ...
German bishop (1606–1678) Christopher Bernhard von Galen by Wolfgang Heimbach Christoph Bernhard Freiherr von Galen (12 October 1606, Drensteinfurt – 19 September 1678) was Prince-bishop of Münster. He was born into a noble Westphalian family. Background, education and conversion to Roman Catholicism This section does not cite any sources. Please help improve this section by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Christop...
An indoor sports arena in Japan Nippon Gaishi HallFull nameNagoya Civic General GymnasiumFormer namesNagoya Rainbow Hall (1987-2007)LocationNagoya, JapanPublic transitJR Central: Tōkaidō Main Line at KasaderaOwnerCity of NagoyaOperatorNagoya City Education and Sports Promotion AgencyCapacity10,000OpenedJuly 19, 1987Nagoya Civic General Gymnasium (名古屋市総合体育館, Nagoya-shi Sōgō Taiikukan), formerly Nagoya Rainbow Hall, is an indoor sports arena located in Nagoya, Japan. From ...
The topic of this article may not meet Wikipedia's notability guideline for music. Please help to demonstrate the notability of the topic by citing reliable secondary sources that are independent of the topic and provide significant coverage of it beyond a mere trivial mention. If notability cannot be shown, the article is likely to be merged, redirected, or deleted.Find sources: The Celtic Winter – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (Septembe...
Life expectancy development in Kuwait by gender Kuwait has a state-funded healthcare system, which provides treatment without charge to holders of a Kuwaiti passport. A public insurance scheme exists to provide healthcare to non-citizens. Private healthcare providers also run medical facilities in the country, available to members of their insurance schemes.[1] As part of Kuwait Vision 2035, many new hospitals have opened.[2][3][4] In the years leading up to th...
Small section of Table Mountain National Park in Cape Town, South Africa Tokai ParkTokai Park: a view from lower to upper Tokai Park, with Constantiaberg Mountain in the background.LocationTokai ParkTokai Park (South Africa)Nearest cityCape TownCoordinates34°03′17″S 18°25′55″E / 34.054675°S 18.431933°E / -34.054675; 18.431933Area483 acres (195 ha).[1]Governing bodySouth African National ParksWebsiteSouth African National Parks Tokai P...
Disambiguazione – Se stai cercando il calciatore venezuelano, vedi José Salomón Rondón. Questa voce sull'argomento calciatori argentini è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. José Salomón José Salomón nel 1940 Nazionalità Argentina Calcio Ruolo Difensore Termine carriera 1950 Carriera Squadre di club1 1935-1938 Talleres (RdE)93 (0)1939-1946 Racing Club215 (0)1947 ...
FS Class 940FS locomotive 940.002 preserved at Piazza al SerchioType and originPower typeSteamBuilderOfficine Meccaniche,Reggiane,Officine Meccaniche e Navali di NapoliBuild date1922–1924Total produced53SpecificationsConfiguration: • Whyte2-8-2T • UIC1′D1′ h2tGauge1,435 mm (4 ft 8+1⁄2 in)Leading dia.860 mm (33.86 in)Driver dia.1,370 mm (53.94 in)Trailing dia.1,110 mm (43.70 in)Length13,178 mm (4...
Professional wrestling tag team Professional wrestling tag team Lucha House PartyLucha House Party (from left to right: Gran Metalik, Kalisto, and Lince Dorado) in April 2018Tag teamMembersGran MetalikLince DoradoName(s)Lucha House PartyBilled heightsMetalik:5 ft 9 in (1.75 m)[1]Dorado:5 ft 7 in (1.70 m)[2]Combinedbilled weight345 lb (156 kg)Formermember(s)KalistoDebutJanuary 23, 2018Years active2018–2021 Lucha House Party was a professional wrestling stable and la...
Church in Denmark, DenmarkFredens Church56°07′45″N 10°11′01″E / 56.129163°N 10.183495°E / 56.129163; 10.183495LocationAarhus, DenmarkCountryDenmarkDenominationChurch of DenmarkHistoryStatusChurchArchitectureCompleted1960SpecificationsMaterialsBrickAdministrationArchdioceseDiocese of AarhusParishFredens Parish Fredens Church (Danish: Fredenskirken, Peace Church) is a church in Aarhus, Denmark. The church is located in the district of Viby, 3 km south of Aarh...
San Andrés del Rey municipio de España San Andrés del ReyUbicación de San Andrés del Rey en España. San Andrés del ReyUbicación de San Andrés del Rey en la provincia de Guadalajara.País España• Com. autónoma Castilla-La Mancha• Provincia Guadalajara• Comarca La Alcarria• Partido judicial GuadalajaraUbicación 40°38′24″N 2°49′08″O / 40.64, -2.8188888888889• Altitud 1018 metr...