- Artikulu hau Microsoften softwareari buruzkoa da; goi-mailako domeinua gaitzat duena beste hau da: «.net»
.NET plataforma anitzeko eta lengoaia anitzeko Microsoft-en software garapen esparrua da, Internet proiektuaren ardatza dela.
Sarrera
Geroz eta handiago bilakatzen ari diren web zerbitzuen negozioei erantzuna emateko Sun Microsystems-en Java plataformari lehia egiteko Microsoft-en proiektutzat har daiteke ere.
.NET plataforma Internet-eko azpiegitura osoa onartzen du, baita HTTP, XML eta SOAP ere. Web zerbitzuen inguruan aplikazioak sortzen ahalbidetzen du ere. Plataforma honekin batera Microsoft-en produktuetan informazioa gordetzeko XML formatua ezartzen da.
Plataforma anitza izateak zera esan nahi du: .NET plataforman eginiko aplikazioa bat, arkitektura desberdinetan egikari daiteke berriz konpilatu gabe baldin eta .NET framework lan eremua instalatu badu.
Kontuan izateko beste ezaugarri bat zera da: programazio-lengoaia desberdinekin programatutako kode atalak proiektu berean sartu daitezke aplikazio bat garatzeko, baldin eta kode atal hauek .NET-en eskakizunekin bateragarriak diren. Honela aplikazio bat Visual Basic.NET-en eta C#-en kodearekin osatuta egon daiteke.
Epe luzera Windows API-ak ordeztu nahi ditu .NET plataformarekin. Gainera sistema eragiletik bulego aplikaziotarainoko produktuak .NET plataforma oinarri izatea nahi du Microsoft-ek.
.NET lan esparrurako Microsoft Visual C#, Visual Basic.NET, Turbo Delphi for .NET, Visual C++, Microsoft Visual J#, Perl, Python, Fortran, ASP.NET , Cobol.NET, APL, Pascal, Eiffel, Haskell, ML, Oberon, Scheme eta SmallTalk programazio-lengoaiak ditugu.
-
- .NET framework-en gainean aplikazioak exekutatzeko goi-mailako garapen esparrua eskaintzen du Visual Studio .NET-ek
-
- Banatutako zerbitzu programagarriak dira. Internetetik edo enpresako sare lokaleko zerbitzari batetik ere deitua izan daiteke. .NET Building Blocks zerbitzuak SOAP protokoloa onartzen duen edozein plataformatatik atzi daitezke.
- .NET plataformaren oinarria eta lan esparrua da. .NET-eko programazio-lengoaiak, lan-tresnak eta banatuko exekuzioko esparruan aplikazioak garatzea errazten duten zerbitzuak osatzen dute.
.NET Framework-en osagaiak
Ikus, gainera
Kanpo estekak