Étienne-Louis Malus (Paris, Frantzia, 1775eko uztailaren 23a - 1812ko otsailaren 24a) frantses fisikaria izan zen.
Biografia
Napoleonek Egiptora egin zuen bidaian parte hartu zuen, kapitain gisa. Geometriazko optika aztertu zuen, batez ere, eta liburuak argitaratu zituen gai horretaz. Argiaren errefrakzio bikoitzen gertakariak aztertu zituen; Théorie de la double réfraction de la lumière dans les substances cristallines (1808, "Kristalezko gaietan argiak duen errefrakzio bikoitzaren teoria") liburuan agertu zituen aurkikuntza horiek. Bi gai polarizatzaile igarotzean argi-izpien indarra aldatu egiten dela azaldu zuen (Malusen legea, 1811).
Erreferentziak