Ángeles López de Ayala Gonzalo López de Ayala eta Asunción Molero y Valdiviaren alaba izan zen, baita Adelardo López de Ayala idazle eta politikariaren iloba ere.
Lehen urteak
Zortzi urte zituela, amak umezurtz utzi zuen eta, beraz, aitak erabaki zuen heziketa eta hezkuntza senitartekoen eskuetan uztea, Morón de la Fronteran eta gero Zahara de la Sierra aldean. Santa Katalinako komentuan jaso zuen lehen hezkuntza, Osunan, ondoren, Marchenako Santa Maria komentuan sartu zen nobizia gisa .Hala ere, bere erlijio bokazio eskasa zela eta, bi urteren buruan monasterioa uztea erabaki zuen, beranduago letretarako joera bat aurkituz.
Idazle-ibilbidea
Hamasei urterekin lau liburukiko eleberria amaitu zuen, El triunfo de la virtud (Birtutearen garaipena) izenburupean, eta handik gutxira La Educación, El Fígaro, El Hispalense eta El Disparate bezalako argitalpenetan kolaboratzen hasi zen.
1881ean ezkondu egin zen eta bere senarrarekin Madrilen finkatu zen. Aita eta bi anaia galdu zituen 1880ko hamarkadaren amaieran .
1887an, Los terremotos de Andalucía edo Justicia de Dios lana argitaratu zuen. Denbora labur batez atxilotua izan zen. 1889an, Santanderrera joan zen bizitzera eta eraso bat jasan zuen bere etxeak.
30 urte bete eta gutxira, 1888an, Bartzelonara joan zen bizitzera. Han sortu zuen El Progreso (1896 ) astekaria, errepublikaren ideologiakoa eta emakumeen arazoei buruzkoa, El Gladiator ( 1906 ), emakumearen izaeraz eta arlo guztietako borroka feministaz arduratzen zena, El Libertador (1910), emakumearen defendatzailea eta pentsamendu askearen egunkaria eslogana zuena, eta El Gladiador del Librepensamiento (1914), 1920an desagertuko zena.[5] Agintarien jazarpena dela eta: hiru aldi luze eman zituen kartzelan bere jarduera politiko eta kazetaritzagatik.
Konpromisoa
Ángelesek gaueko eskola laikoa finantzatu zuen, Sociedad Progresiva Femenina erakundearen sustatzailea izan zena, non neskentzako eguneko eskola eta helduentzako gaueko eskola baten funtzionamendua finkatu zen.[6] Elkarte honek oso lotura estua zuen López de Ayala partaide zen Logia Constancia-rekin eta 1895ean idazkari izan zen. Horrez gain, abesbatza eta antzerki konpainia ere sortu zituen.
Ángeles López de Ayala-k antolatu zuen, lerrouxismoaren laguntzarekin, "Emakumearen emantzipazioaren, pentsamendu askearen eta errepublikaren banderapean, Errestaurazioaren adierazpen garrantzitsu eta jendetsuena", 1910eko uztailaren 10ean Bartzelonan ospatu zena. Martxaren helburua José Canalejas politikari espainiarraren proposamenarekiko sinpatia adieraztea zen. Manifestazioarekin, gobernu zibilari mezu bat bidali zitzaion, 22.000 sinadura ingururekin eta bertan Espainiako emakume guztiak katolikoak zirela adierazten zen, baina ez klerikalak.[7]
Heriotza
1926ko urtarrilaren 29an hil zen. Urte bereko ekainaren 4an, "Vida Masónica" aldizkariak "Espainiako Framazonen Ohorezko zutabea" inauguratu zuen bere biografiarekin.
Lanak
Hauek dira Ángeles López de Ayalak idatzitako lanetako batzuk:
Lo que conviene a un marido, 1880. Teatro.
Don Gonzalo de Córdoba, 1880. Teatro.
El triunfo de la virtud, 1881. Novela.
Los terremotos de Andalucía o Justicia de Dios. Madrid: Tip. Huérfanos, 1886. Novela.
Cuentos y cantares para los niños. Madrid: José Matarredona, 1888. Cuentos.
De tal siembra tal cosecha. Barcelona: Maucci, 1889. Teatro.
Absurdos sociales, Barcelona, 1899. Novela.
Primitivo, 1900. Libro de lectura.
Honakoetan kolaborazioak egiteaz gain: La Educación, El Fígaro, El Hispalense, El Disparate, La Publicidad de Madrid, La Ilustracion Madrileña, El Clamor Zaragoza, El Diluvio, La Humanidad, El Gladiator de Jaén eta El Fénix de Santander.